18/04/2025
IMG_2479

Partida importantea zeukan atzo Realak Paoken aurka. Ez klasifikazioari begira, baina bai animoei begira. Getaferen aurkako porrota mingarrariaren ondoren eta hiru porrot jarraien ondoren, bai zaleok eta bai taldeak behar genuen garaipen bat. Horregatik, hain garrantzitsua zen atzo irabaztea. Imanolek sorpresa batzuk aurkeztu zituen, batez ere bat, hamaikan Unai Marrero zelairatu zuenean. Donostiarraren lehen partida izan zen Europan eta gure atezainak bikain bat atera zuen. Seguraski, partida honek konfiantza handia eman zion. Asko pozten nau gure atezainak, ez baita erraza beti besteen atzean egotea. Oskarsson ere aipatu nahi nuke, buruz sartutako bi golen autorea, hain zuzen ere. Anoetan aspaldi ikusten ez genuen zerbait. Orain, Europan, Realak, sailkapen fasea jokatuko du Midtjylland, danesar taldearen aurka. Reala hobea da, baina hori bi partidetan konfirmatu behar da.

Baina hurrengo astean zentratu beharra dago. Bi erronkekin Osasunaren aurka. Lehenengoa, igande honetan gorritxuen zelaian. Ligako partida da. Imanolen taldeak garaipena lortu beharra dauka, Europa Leagueko postutik urrundu nahi ez badu. Garaipen batek konfiantza emango lioke taldeari Kopako partidarako. Eta hau da, hain zuzen ere, bigarren erronka nafarren kontra. Ostegun honetan Errege kopako partida jokatuko du gure taldeak haien aurka. Baina kasu honetan, etxean egingo du. Faktore hau determinatzailea izan behar da kanporaketa pasatzeko. Partida hau irabaziz gero, Reala final erdietan sartuko litzateke. Realzale guztiok zaleekin final bat jokatzeko gogoz gaude baina, horretarako, pauso batzuk eman behar ditugu. Lehenengoa , hurrengo ostegunean. Baina hori gertatu baino lehen, Liga. Hau aurrera doa. Hau nahi genuen. Hiru egunetik behin jokatzea. Horretan gabiltza. Goazen Reala!

Compartir artículo

4 comentarios en «Ostegunetik igandera»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *