
Realak puntu bat lortu zuen Vigon, baina, partida ikusita, taldeak garaipena merezi zuen. Eta ez dakit zuek, baina gure etxean ikaragarri ospatu genuen Soleren gola partidaren azken minutuan. Izan genituen aukerak ikusita ez genuen sinisten baloia ez sartzea. Harrotasuneko berdinketa izan zela esango nuke. Lehenengo zatia nahiko parekatua egon zen, baina Reala akats errepikor batek zigortu zuen: defensa-transitzioan huts egin eta Celtak gola sartu zuen. Atsedenaldiaren ostean txuri-urdinak aurkaria baino hobeto atera ziren eta lehenengo minutuan Oyarzabalek berdinketaren gola lortu zuen.
Baina zortea ere ez dago gure alde eta Mikelen golak ez zuen balio zentimetro gutxiengatik jokoz kanpo egoteagatik. Ia bigarren zati osoan Celtaren arean egon zen Reala. Egia da Celtak jokalari bat gutxiago zuela eta, emaitza haien alde egonda, atzelariak atera zituztela garaipena mantentzeko.
Realaren partida gustatu zitzaidan, baina betiko akatsei irtenbidea eman behar diegu. Bigarren atalean Celtak ia bigarren gola sartu zuen kontra batean, taldea aurrean murgilduta zegoenean. Akats hauek alde batera utzita Realak bizirik dagoela erakutsi zuen eta seguru gorantz joango dela. Kirol honetan esaten dugun moduan: hemen inor ez dago zure zain eta jada ostiraleko partidan pentsatu beharra daukagu. Sevilla aurrean izango dugu eta garaipena bai a la bai lortu behar dugu. Ordutegia oso ona da. Orain inoiz baino gehiago behar gaituzte. Aupa Reala!
Paula, oso ona sure erreportaia. Segi orrela.
Mila esker, Beltza!