Azken txanpa geratzen zaio Realari denboraldia amaitzeko. Berriro historia egiteko aukera daukagu Europan berriro sartzen bagara. Izan ere, bere historian bost urtez jarraian Reala Europara joaten den lehen aldia izango litzateke. Bakarrik sei partida geratzen dira denboraldiari agur esateko eta 18 puntu jokoan daude. Lehenengo partida bihar da. Reale Arenan Real Madrilen aurka. Ia ziur Madril ligako txapelduna izango da eta gainera, Realaren aurka jokatu ostean, Alemaniara doa Championseko finalaurreko joaneko partida jokatzera. Hau honela izanik eta liga txapelketa ere eskura izanik, Realari ondo etortzen zaio egoera hau, suposatzen baita Ancelottik ez dituela bere jokalari hoberenak zelairatuko. Hala ere, ez dugu pentsatu behar partida erraza izango denik. Ez baita izango eta noski, haiek, guk bezala, irabazi nahiko dute. Real Madrilen ondoren, mailaz igo berri den Las Palmas taldea dator berriro Reale Arenara.
Europara berriz heltzeak ez du itxura erraza baina Realak beregan konfiantza izateak irabazi du. Badakit esaldi hau topiko hutsa dirudiela, baina benetan pentsatzen dut. Agian batzuentzat denboraldi hau ez da guztiz ona izan, baina niretzat bai. Egia da, Realarekin beti alde positiboa ikustea saiatzen naizela. Futbolean dena iragankorra da. Aurreko denboraldian denok ospatzen genuen Championsera sartu izana eta noski ondo disfrutatu ditugula Champions gauak. Disfrutatzeaz gain aurpegia eman dugu partida askotan eta azkenean PSGk kanporatu gintuen. Dudarik gabe, gehien mindu gintuena Errege Kopako kanporaketa izan zen. Denok ikusten genuen geure burua finalean eta ziztu bizian gure ilusioa desagertu zen. Baina horrela da futbola.
Lehen esan dudan bezala futbolean dena oso azkarra da eta hori jada historia da. Orain biharko partidan zentratu beharra dago. Gainera, gonbidatu berezi bat izango dugu. David Silva magoa omenduko dugu. Beste final bat izango da. Irabazten badugu Europa oso gertu izango dugulako. Europarako txartela garestia izango da baina dagoeneko gehiagotan egon gara hegaldi honetan. Realarengan konfiantza guztia daukat.
Ezin hobeto deskribatuta. Aupa Real!💙🤍💙🤍💙
Mila esker Goretti! Beti Aupa Real 🤍💙
Aurten berriro Europara fijo!!!
Bai, hori da!!! Lortuko dugu 💪🏻🤍💙